KOKAPENA:
Azpeitia eta Legazpi artean.
LUZERA:
22 kilometro.
- Azpeitia (Lasao) – Azpeitia: 4 km.
- Azpeitia – Azkoitia: 3,9 km.
- Azkoitia – Urretxu: 10,9 km.
- Urretxu – Legazpi: 3,1 km.
ERABILTZAILEAK:
Oinezkoak, txirrindulariak, patinatzaileak (Azkoitia-Azpeitia zatian).
ZOLADURA MOTA:
- Azpeitia - Azkoitia: asfaltoa.
- Azkoitia - Aginagako atsedenlekua: lur trinkotua.
- Aginaga - Legazpi: asfaltoa.
AZPIEGITURA:
39 zubi. Azkoitia eta Zumarraga artean argiztatutako 19 tunel. Eserlekuak, seinaleak, zakarrontziak, 10 iturri eta komun publikoak (Zumarragan eta Loiolan). Farolak Azpeitia-Azkoitia zatian eta Aginaga-Legazpi tartean. 9 atsedenleku, 3 jolasleku eta olgetarako toki bat. Urolako Trenbidea izandakoaren bost geltoki; Azpeitikoak (ibilbidetik kanpo) Burdinbidearen Euskal Museoa du bere baitan.
ZERBITZUAK:
Bizikleten alokairu zerbitzua erabilgarri dago Azpeitiko Aitzaki Kirolak dendan (Jose Antonio Agirre Plaza, 4). Tel.: 943 150 738 / 605 770 078.
NOLA IRITSI:
- Azpeitia, Azkoitia eta Zumarraga: La Guipuzcoana autobusak, Donostia-Azkoitia línea. Pesa autobusak, Bilbao-Zumarraga línea. EuskoTren autobusak, Zumaia-Zumarraga línea.
- Zumarraga eta Legazpi: Renfe Cercanías, Donostia-Brinkola línea.