portada argazkia web

 
Urolako Bide Berdea ibilbide erakargarria da, oinezkoentzako nahiz txirrindularientzako egokia.Guztiz amaitzen dutenean haran osos lotuko du. Bere izena Urola ibaiari zor dio; ibaia Aizkorriko mendi- hegalean sortu eta Zumairaino iristen da, eta hantxe isurtzen du daraman ura Kantauri itsasora.

 

Hemen azaltzen den informazioak Zumarraga eta Zumaiako udalerriak elkartzen zituen Urolako trenbide elektriko zaharraren jatorrizko distantzia baino ibilbide luzeago biltzen du, izan ere, hasiera Legazpiko Mirandaola parkean adierazten baita, eta 37,5 kilometrotan barrena bidegorria eta bide berdea tartekatzen ditu, tunel eta zubi ugari dituen ibilbidea eginez. Bidea Zestoako Iraeta auzoraino iristen da etenaldirik gabe. Puntu horetatik aurrera 4 kilometroz, ibilbidea soilik errepidez egin daiteke Zumaiako Narrondo auzoraino, eta bertan berriz ere oinezkoentzako eta txirrindularientzako egokitua dago. Azken kilometroek Zumaiako zamalanetako kai zaharrera hurbiltzen gaituzte, eta kaiak ibilbide turistiko honen amaiera markatzen du. Mugikortasunari nahiz turismoari dagokionez baliabide bikaina da, inolako zalantzarik gabe, eta ezin zara geratu ibilbidea egin gabe. 

 

fitxa teknikoa web

 Jaitsi eskuorria: Urola Bide Berdea PDF

FaLang translation system by Faboba