San Pedroren parrokia

Beizamako eraikuntzarik zaharrena da, XVI eta XVII. mende artean hainbat alditan egindakoa. Pizkunde garaiko estiloa du, klasiko garaiko portada eta hainbat elementu gotikoekin.


San Telmo ermita

Itzurun hondartzaren gaineko labarren ertzean kokatuta dagoen ermitari izena ematen dion santua marinelen zaindaria da. Arkitektura herrikoia duen eliza hau San Telmo Marinel Kofradiaren egoitza izan zen XVII.mendetik aurrera.

Soreasuko San Sebastian parrokia

Ziurrenik ere tenplarioek sortua, XVI. mendean eraberritu zen eta XVIII.ean berreraiki zuten. Bertan dago gordeta San Ignazio Loiolakoaren bataio ura hartu zuen pontea.

Ubillos jauregia

Garai batean defentsarako eraikin militarraren itxura zuen Ubillos familiaren bizilekuak, baina aldaketa ugari izan ditu errenazimenduko gustuen arabera eraikitako jauregi ederrak.

Zestoako harresiko ateak

XIV. mendean sortu zenetik, Zestoa harresiz inguratuta zegoen. Herrira sartzeko zegoen jatorrizko ateetako bat, San Joserena (lehen Arretxearena) oraindik ikusgai dago, eta baita eraldatuta dagoen beste bat ere, Inamkuladarena (lehen Palankadorena).

Zumaia jauregia

XV. Mendean eraikia, Zumaia-Ganboa familiaren etxea izan zen. Gipuzkoako Ahaide Nagusien 24 etxeetako bat zen familia, Zumaiako boteretsu eta aberatsenetako bat.

FaLang translation system by Faboba