Lizentziadokua

XVI. mendeko jauretxe hau harresietatik  kanpo eraiki zuten. Agi danez, XVI. mendean Juan Martínez de Olazabal lizentziatua bertan  bizi izan zelako hartu zuen izen hori etxeak. Arkuko harri monolitikoa da etxearen osagairik aipagarriena.


Madalenaren ospitalea eta ermita

Madalenako erietxean bizi izan zen San Ignazio hiru hilabetez, 1535ean. Bertako ermitan aritzen zen herritarrei kristau ikasbidea irakasten. 1921. urtean zaharberritu zuten ermita.

Olazabal jauregi-etxea

Felipe IV.aren idazkaria eta Inkisizioaren Kontseilu Goreneko kontulari nagusia Juan Olazabalek eraiki zuen XVII. mendean. Bere elementu deigarriena hareharri landuz eraikitako etxearen aurrealdea da.

Olazko ermita

XII mendeko kapera txiki bezain ikusgarria, Olazko Ama Birjinaren irudi mirestua gordetzen duena. Ingurune paregabean dago, eta Loiolako bailara osoa ikusteko aukera eskaintzen du.

Portalekua (Jantzi-etxea)

Lili familiaren etxeetako bat da XVI. mendeko defentsarako eraikin hau. Kalean ibiltzeko edo elizara joan aurretik dotore janzteko erabiltzen zuten, hortik dator Jantzi-etxea izenarena. 2008an eraberritu zuten dorretxearen ezaugarriak errespetatuz.

San Martin elliza

XVI. mendean aurreko tenplu batean egindako zaharberritzearen ondorengoa da parrokia-eliza. XVIII. mendean, tenplua absidearen aldetik zabaldu eta portada egin zioten.

San Martin ermita

Iraurgi bailarako Beidazar gunean kokatua, Azkoitia sortu zen garaietakoa da. Elizatxoaren tajuketan ageri-agerikoa dira dorrea eta erloju handia, eta antzina ospitale txiki bat hartu zuen Kapera.

San Migel Goiaingeruaren eliza

XVI. mendeko eliza trinkoa, nabe bakarrekoa. Puntu erdiko arkua duen aurrealde apala du.

San Pedro parrokia-eliza

Ziurrenik, 1347an Zumaiako hiribildua sortu ondoren eraiki zen gotiko estiloko nabe bakarreko eliza hau. Gotorleku baten itxura duen eraikin honetan Juan de Antxietak XVI.mendearen amaieran egindako erretaula ikus daiteke.

FaLang translation system by Faboba