Arritokietako Andra Mariaren eliza

Herriaren gain batean dago bertako zaindaria den Andre Mariari sagaratutako eliza. XVI.mendeko triptiko hispaniar-flandestar aipagarria du erretaulan.


Olazabal jauregi-etxea

Felipe IV.aren idazkaria eta Inkisizioaren Kontseilu Goreneko kontulari nagusia Juan Olazabalek eraiki zuen XVII. mendean. Bere elementu deigarriena hareharri landuz eraikitako etxearen aurrealdea da.

San Pedro parrokia-eliza

Ziurrenik, 1347an Zumaiako hiribildua sortu ondoren eraiki zen gotiko estiloko nabe bakarreko eliza hau. Gotorleku baten itxura duen eraikin honetan Juan de Antxietak XVI.mendearen amaieran egindako erretaula ikus daiteke.

San Telmo ermita

Itzurun hondartzaren gaineko labarren ertzean kokatuta dagoen ermitari izena ematen dion santua marinelen zaindaria da. Arkitektura herrikoia duen eliza hau San Telmo Marinel Kofradiaren egoitza izan zen XVII.mendetik aurrera.

Ubillos jauregia

Garai batean defentsarako eraikin militarraren itxura zuen Ubillos familiaren bizilekuak, baina aldaketa ugari izan ditu errenazimenduko gustuen arabera eraikitako jauregi ederrak.

Zumaia jauregia

XV. Mendean eraikia, Zumaia-Ganboa familiaren etxea izan zen. Gipuzkoako Ahaide Nagusien 24 etxeetako bat zen familia, Zumaiako boteretsu eta aberatsenetako bat.

FaLang translation system by Faboba