Altuna Etxea

Etxebizitzak egiteko eraitsi egin zuten arren, lehen zen bezalaxe eraiki da berriro, mudejar estiloko fatxada eta guzti.


Antxieta Etxea

Juan Antxieta musikariaren aginduz eraiki zen mudejar estiloko eraikin hau, XVI. mendean.

Basozabal Etxea

Azpeitiko eraikin ikusgarrien artean eraikuntza zibil zaharrena da. "Etxe Zahar" izenaz ere ezaguna den eraikina XIV-XV mendeetan eraikitakoa da.

Enparan Jauregia

1320. urteko eraikina da. Enrique IV erregeak etxearen zati bat eraisteko agindu zuen eta 1535. urtean berreraiki zuten. 1750ean hartu zuen gaur egun duen itxura.

Garbitokia

Herriko garbitokia 1842. urtean eraiki zen.

Madalenaren ospitalea eta ermita

Madalenako erietxean bizi izan zen San Ignazio hiru hilabetez, 1535ean. Bertako ermitan aritzen zen herritarrei kristau ikasbidea irakasten. 1921. urtean zaharberritu zuten ermita.

Olazko ermita

XII mendeko kapera txiki bezain ikusgarria, Olazko Ama Birjinaren irudi mirestua gordetzen duena. Ingurune paregabean dago, eta Loiolako bailara osoa ikusteko aukera eskaintzen du.

Soreasuko San Sebastian parrokia

Ziurrenik ere tenplarioek sortua, XVI. mendean eraberritu zen eta XVIII.ean berreraiki zuten. Bertan dago gordeta San Ignazio Loiolakoaren bataio ura hartu zuen pontea.

FaLang translation system by Faboba