Ama Birjinaren Jasokundearen Parrokia

XVI. mendeko parrokia Errenazimentu estilokoa da eta balio handiko artelanak gordetzen ditu, besteak beste, 1898. urteko Cavaillé-Coll organoa.


Balda Dorrea

XIII. mendean hasi ziren eraikitzen baina XVI. mendekoa da gaur egun ezagutzen dugun dorretxe errenazentista. Bandoen gerran Ganboatarren guneetako bat izan zen etxea. Bertan bizi izan zen Marina de Licona, San Ignazioren ama.

Floreaga Jauregia

Mudejar estiloko jauregia, 1514an hasi ziren eraikitzen Karlos V. Enperadorearen idazkari eta diruzaina izan zen Pedro Zuazolaren agindupean, familiaren eraikin baten gainean.

Idiakez Etxea (Etxe Beltz)

Erdi Aroko harresi zaharraren babesean eraikia, historiako hainbat gertakarik belztu dute haren itxura, horregatik ezagutzen da Etxe Beltz bezala.

Insausti Jauregia

Xabier Maria Munibe Peñafloridako konde eta Real Sociedad Bascongada de Amigos del Pais erakundearen sortzaileak eraiki zuen jauregitxo laukizuzen eder hau, 1764an.

San Martin ermita

Iraurgi bailarako Beidazar gunean kokatua, Azkoitia sortu zen garaietakoa da. Elizatxoaren tajuketan ageri-agerikoa dira dorrea eta erloju handia, eta antzina ospitale txiki bat hartu zuen Kapera.

FaLang translation system by Faboba