Marikutx megalitotegia, Azkoitian.

Elosua-Plazentziako estazio megalitikoaren parte da Azkoitiko Marikutx, Neolito garaiko megalitotegia. Estazio megalitiko honen historiaurreko ondarea Bergara, Azkoitia, Antzuola, Elgoibar eta Soraluzeko udalerrietan sakabanatuta dauden 16 monumentuk osatzen dute gaur egun (10 tumuluk eta 6 trikuharrik). Monumentu horietako gehienak J.M. Barandiaranek aurkitu zituen, 1920tik 1921era bitartean, eta berak induskatu zituen, T. Aranzadiren eta E. Egurenen laguntzatz, 1921etik 1922ra. Zoritxarrez, monumentu horietako gehienak espoliatu egin zituzten, lehenengo ikerketak egiten hasi aurretik.

PR-Gi 94 'Dolmenen Ibilbidea' garai batean Deba eta Urola bailaren arteko igarobidea izan zen lurrak hartzen ditu. Bertan gure arbasoen aztarnak ikus daitezke, Elosua-Plazentzia estazio megalitikoa osatzen duten tumulu eta dolmen multzoa, hain zuzen. Dolmen hauek Karakate, Irukurutzeta eta Agirreburuko tontorrek marrazten duten mendilerroan sakabanatuta daude.

Kokapena: Izarraitz mendikatean, Azkoitiko Madariaga auzoan.

FaLang translation system by Faboba