Jorge Oteiza Frontoiak, Azkoitian.

Abangoardiako arkitektura-multzo paregabea osatzen dute Jorge Oteiza Frontoiek. Azkoitiak, artista unibertsalaren adopzio-herriak, artistaren ideiak eta herriko tradizio pilotazalea bateratuz sortu zuen gunea. Oteizak berak pentsatutako artelana da, eta Carlos Ceballos arkitektoak eta Antton Mendizabal eskultoreak diseinatutakoa.

Euskal Herriko zazpi lurralde historikoen sinbolo diren sei pilotaleku hauek (Gipuzkoa, Lapurdi, Baxenabarre, Bizkaia, Nafarroa eta Araba izenekoak) pilotan jokatzeko moduen adierazgarri ere badira. Eskultura erraldoia osatzen dute eta, behin barruan, espazioak sentitzea eta haiekin jolastea da asmoa, Oteizak egiten zuen bezalaxe. Erakargarria eta praktikoa denez, sartu eta erabiltzeko gonbitea egiten du espazio sinboliko honek.

FaLang translation system by Faboba