Cavaillé-Coll organoa, Azkoitian.

Gipuzkoako Cavaillé-Coll organoen artean garrantzitsuenetako bat da. Azkoitiko parrokiak 1898. urtean erosi zuena. Organo erromantiko-sinfonikoaren eredua da eta mundu osoan oso ezaguna izatera iritsi da. Aristide Cavaillé-Coll organugileak eraikitako azken instrumentu handia da, organo hori inauguratu eta hilabete beranduago Charles Mutinik erosi baitzuen Cavaillé-Coll etxea.

Ama Birjinaren Jasokundeko Parrokiko koruaren ezkerraldean kokatuta dago, presbiteriorantz begira, organo barroko zaharraren kokapena errespetatuz. Eskuzko hiru teklatu ditu, 56 notakoak, eta 30 notako pedalezko teklatu bat; guztira 40 erregistro ditu.

Kokapena: Azkoitiko Ama Birjinaren Jasokundeko Parrokia.

FaLang translation system by Faboba