San Pedro parrokia, Zumaian.

XIII. mendeko eliza gotikoa da, oso eraikin sendoa, gotorleku itxurakoa. Alde zaharraren ipar-ekialdean dago, eta alderdirik nabarmenena kanpoaldearen eta barnealdearen arteko kontrastea da. Izan ere, kanpoaldea oso soila da, babeserako izaera eta bolumena nagusitzen zaizkio apaindurari. Barrualdean, berriz, Euskal Herriko nabe bakarreko gune gotiko ederrenetakoa du parrokiak.

Elizaren barruan, hainbat elementu nabarmentzen dira: Joan Antxietaren erretaula –monumentu nazional izendatua–, Quintín de Torreren Jesu Kristoa, taula botiboa, eta bi aldeetako kaperak.

Helbidea: Alde Zaharra / ZUMAIA
Bisitak: kanpo eta barrutik / bisita gidatuak.
Ordutegia: Astegun eta larunbatetan: 18:00-19:00, Igandea: 12:30 bisita gidatua doan.
Informazio gehiago: Turismo bulegoan

FaLang translation system by Faboba