Bakardadearen Kapera, Azpeitian.

 Soledadeko kapera Nicolas Saez de Elolaren erabakiz eraiki zen. Nicolas bera Pizarron laguntzaile izana zen Peruko konkistan. Bere kapitainetako bat, hain zuzen ere.

1553. urtean egindako testamentuan erabakitakoa jarraituz, obrak nork egin erabaki zen, enkante publikoa eginez. Domingo de Rezabal izan zen aukeratua, erretaulak margotzea Andres de Olabarrietaren esku utzi zelarik.

Kapera zaharberritzeko 2002an abiatutako lanen ondorioz, ezkutuan zeduen hormairudien zatiak azaleratu ziren erretaula kendu zutenean. 2006an bukatu ziren zaharberritze lanek garrantzi handiko margolanak estalgabetu zituzten.

 

Kapera, bere osotasunean, bai egitura arkitektonikoan, bai eta bertan diren apaingarrietan , errenazimentu klasiko bezala ezagutzen den estilokoa da.
Kaperaren erdi-gunea, lauki baten irudikoa, 4 albotara zabaltzen da. Horietako batetan, Nicolas Saez de Elolan mausoleoa dago, bigarrenean, aldarea aurkitzen da. Garai bateko erretaularen lekuan Jesus Gurutziltzatua, Andre Maria eta San Juan ikus ditzakegu. Jarri berriak dira, eta estiloz gotikoak, hirugarrenean, margo bat aurki genezake, grisalla deritzana. Michelangeloren 'Il Sogno' irudikatzen du, 1533an sortutako marrazkia. Margoak giza arimaren irudikapena da, bekatuz inguratuta eta biluzik dagoen mutil gaztea gisan. Balio berezia du irudi honek, Michelangelok bere lana egin eta denbora gutxira egindakoa delako. Zoritxarrez, 1898. urtean, leku horretan aldare bat jartzeko egindako lanetan, irudiaren erdi aldea galdu egin zen, eta laugarrenean, kaperaren korua dugu, arku apal baten gainean.
Korupean erliebe irudiak ikus ditzakegu. Oso finak. Horietako batetan, emakume baten irudia ikus daiteke (Andre Maria edo ta Venus jainkosa izan daitezke). Bestean , berriz, Hercules edo Kristo dugu irudikaturik.
Erdi gunea burutuz, erdian irekidura bat duen sabai kurdaindua (kupula kasetonatua) du kaperak. Errenazimendu estilokoa da bere osotasunean, eta Erromako Panteoiaren eredua jarraitzen du. Kupularen oinarrian 4 petxina aurkitzen dira. Aipatzeko modukoam dira. 4 ebanjelisten irudiak agertzen dira, hondar-harrian eginikoak. Inguruko sabaiak ere kardainduak dira.
Zaharberritzeko lanak zirela eta, indusketa arkeologikoa egiterakoan, kanpai bat egiteko moldearen aztarnak aurkitu ziren, bai eta garai ezberdinetan lurperatutako eskeletoak ere. Kaperaren erdi aldean ikus daitezke.

Kokapena: Azpeitiko Soreasuko San Sebastian parrokian.

 

FaLang translation system by Faboba