Explore Urola
Osteguna, 11 Maiatza 2017 16:30

Koloretan murgilduz Inaziotar bidetik barrena

azkoitia san martin baseliza

Loiolan bizi izandako neure barnera bidaiak ukituta utzi nau, baina jakin-minez oraindik ere. Barnera bidaia egiteko, kanpokoa ezagutu behar dela ere pentsatzen dut, edo behintzat Inaziok horrela egin zuelakoan nago, Manresara arte iritsi baitzen oinez. Askotan esan ohi da, duzuna hobeto ezagutzeko kanpora irten behar dela. Gehienek bidaiekin lotu ohi dugu hori, baina bakoitzaren barrena ezagutzeko, kanpotik inguratzen zaituena ere ezagutu behar al da? Buruari galdera hori egiteaz bat, Inaziok bere inguruan zituen herri eta ibilbideak ezagutzeko grina sortu zait. Azkoitia eta Azpeitia, edo “Haitz Goitia” eta “Haitz Beitia”, eta erdi erdian Loiola. Inazioren Etxe Santua ote da bi herriak banatzen dituen haitz hori? Batek jakin.

Arrupe Hoteletik irtenda, gora hala behera egitea erabaki behar nuen eta goitik behera joatea errazagoa denez, aurrena aldapan gora (pausorik pauso) joan naiz. Loiolako informazio bulegoko Oihana eta Maixak, Juan Bautista Mendizabal, Azkoitiko historiatzaile eta kondairagileaz gain bertako gida denaren telefonoa eman didate “los enclaves ignacianos en Azkoitia” erakusteko pertsonarik interesgarriena delako. Modu honetara, Inazioren familiaren garrantziaz eta beste hainbat gauzari buruzko informazioa jasotzeko aukera edukiko dut. Izan ere Juan Bautista ez da edonolako pertsonaia, Euskal Herriaren Adiskideen Elkarteko gipuzkoako zuzendari nagusia eta Intxausti Jauregiko, Zalduntxoen egoitza nagusia tajuz zaintzen duena da, alaber.

azcoitia palacio inchausti

 

Euskaldun peto-petoa bai baina ardi galduen pare iritsi naiz Azkoitira. Tripa bete ez dudalako izango da. horregatik Presalde izeneko gozotegian sartu naiz. Hori da hori, pasta, boilo...aukera. Ezin izan diot tentazioari eutsi eta kafesnearekin batera “milhojas” pastela begitatik sartu zaidan moduan irentsi dut barrura arte. Emakume bat Azkoitiko “makarroi” famatuak erosten ari zela konturatu eta probatu gabe ezin joana dudanez, kaxetila betekin irten dut nik ere.

casa balda azcoitia san ignacio de loyola

balda etxea azkoiti

 

ermita balda etxea azkoitiDeitu diot Juan Bautistari eta Intxausti Jauregian egin dugu zita. Euskal kulturaren beste pasarte bat ezagutu ahal izan dut, momentu batean "ilustre" sentiarazi nauen gizon honen eskutik, bere debozioa historioako pasarte hau kontatzen ikaragarria izan da, ulergarria bera ere zalduntxo bat baita. Baina Inaziorekin lotura handiagoa zuen zerbaiten bila nabilela jakinda, herriaren erdialdera eramango gaituen bidetik eraman nau, Baldatarren dorretxera iritsi arte. Pentsa zein zaharra den, herriak berak baino urte gehiago dituela eraikuntzak. Bertan hezi zen Loiolako Inazioren ama, Marina Saez de Licona eta Balda. Aurreko batean kontatu nizuen Inazioren aitona, aitaren partetik, Oñaztar jauntxo handi bat zela. Amaren partetik berriz, ganboatarren alde egin zuen familia bateko partaide da. Badago beraz, gure historia zatitu honetan, batzen gaituen gauza bat eta hori Loiolako Inazio da. Hala ere, orain ulertzen hasia naiz azpeitiarren eta azkoitiarren arteko pike sanoa nondik etor daitekeen, Jesusen konpainiaren fundatzailearen jatorrietatik hain zuzen ere. Batzuek azpeitiarra dela, besteek azkoitiarra, garai hartan aman etxera joaten omen zelako haurra jaiotzera… bada, bietatik dauka apur bat. San Inazioren ohorezko kapera eraiki zuten dorretxe honetan, baina gaur egun jabetza pribatukoa da, eta tamalez ezin da bisitatu. Soilik dorretxe barrua atetik ikus daiteke.

  

azcoitia plaza balda

Erraz pasa zait denbora, gustora bainago Balda plazako Oteiza eskulturan inguruan eserita. Neure burua XV. mendeko pertsonai bat bezala irudikatzen, Juanbak inguruko eraikin historikoei buruzko dozenaka kontu kontatzen dizkidan bitartean, nere tripak errealitatera itzularazi didaten arte. Kale nagusian sartuta, parrokia bertan ikus daiteke, baina adokinezko bidertzean dauden hainbat tabernetako terraza batean mokadutxo bat hartzeko gonbitea egin dit Juanbak. Ttakun izeneko tabernako panpano azpian otordua egiteko aparteko giroa izan dugu Juanba eta biok. Grazia ematen dit zenbat aldiz esan didan "imajinatzen garai hartan nola izango ziren ? ", eta horrelaxe jarraitu dut, nere burua XV. mendean irudikatzen. 

 

 

 

 

 

azkoiti plaza berri

Derrigorrezko bazkal osteko kafearen ondoren eta kalean gora gindoazela, lilura sortu didan beste dorretxe edo jauregi batekin aurkitu gara. Atentzioa deitzen du,  hormen belztasunak. Pentsa , "Etxe Beltz" bezala ezaguna dela. Historia handiko etxea da Idiakez jauregi hau, Erdi Aroko harresi zaharraren babesean eraiki omen zen eta Idiakez familiarenaz gain, Olanotarrena eta baita Loiolatarren armarri historikoak ikusi ahal dira bertan. Inaziorekin ere lotura zuzena dauka, hain zuzen, bere iloba Marina Uso de Loyolak. Honen ondorengoak, gaur egungo jabeak, Loiolarrak baitira. Hala ere, historia luzea du etxe honek, liberalek su eman zioten arte, hormak erabat belztuta utziz, eta ezizena irabaziz.

azcoitia parroquia santa maria de la real

 

Bertan gaudela, Ama Birjinaren Jasokundearen parrokiara bisita bat egitea ere tokatzen zen. Itxuraz hau ez zen izan Azkoitiak izan zuen lehen parrokia. Izan ere, aurrez Baldatarren lurretan zegoen Baldako Andre Mariarena zen herriko eliza garrantzitsuena. Herri erdian egoteak baina, herriko familia garrantzitsuenetan eragina izan zuen eta agian horregatik, nazioarte mailan ezaguna den organo erromantiko-sinfonikoaz gain, elizaren osagai garrantzitsuenen artean bere garaian Olano eta Idiakez sendiarena eta Rekalde etxekoen, eta hauen ondorenak diren Loiolatarrena, izan zen erretaulak daude. Asisko Frantzizkori eskainia, Loiolako San Inazioren irudia oso presente dago bertan. 

retablo santa maria de la real azcoitiaorgano azcoitia aristide cavaille coll parroquia santa maria de la real azcoitia


 organo santa maria la real cavaille collultimo organo cavaille coll

juan bautista parroquia azcoitia

Azkoitiko bisita hau, Floreaga dorrean amaitu dut. Gaur egun Joseba jatetxea dena mudejar estiloan eraiki zuen Karlos V.a enperadorearen diruzain izan zen Pedro Sanchez Zuazolakoak. Honen ondorengoak Loiolatarrekin bat egin zutela ere jakin dut gero, eta hauek bertako jaun-andre izatera iritsi zirela. Denbora aurrera pasa ahala, nekazari etxe bihurtu zen eta bertan jaio zen adibidez Atano III.a pilotari ospetsua. Honen historia baina, beste batean kontatuko dugu agian.

palacio floreaga ioseba jatetxeaDorretxe aurreko aparkalekuan agurtu dut Juanba, denbora beharko dut kontakizun denak gogoratu eta liburuxkan ditudan ohar denak txukuntzen. Izan ere, zihurta dezaket, gida on guztien modura zabaldutako liburu bat bezalakoa dela. Goizez Oihana eta Maixak emandako gomendioari jarraituz, Abaraxka jatetxera inguratu naiz. Gure herriaren ezaugarri nagusia sukaldatzeko dugun abilezia da, eta Mikel Uria sukaldari ezagunaren eskutik ezin nuen gutxiago espero.  Menu desberdinak dituzten toki paregabean dauka Mikelek bere jatetxea. Ilunabarra gozatuz, ardo kopa on batekin, Loiolara begira, gustora eta lasai egon naiz, gaur ezagutu ditudan Azkoitiko txoko guztiak gogoratuz. Bihar Azpeitiarako bidean, Pako eta Miren zain izango ditut, eta gogotsu nago. Izan ere,  jakinarazi didatenez,  San Inazioren bizitza ezagutzeko gida lagunik hoberenak aurkitzen ari naiz.

 

 

iaki sare azkoitin

 

Mila esker berriro ere Urola turismoko bulegoko Oihana eta Maixari, zuen aholkuei esker, dena errazagoa baita.

Eta batez ere Juan Bautistari. Izugarrizko pazientzia izan duena nirekin. Azkoitian gida lagun bat behar izanez gero, dudarik gabe jo berarengana. Hemen dituzue berarekin kontaktatzeko datuak: E-mail hau spam roboten kontra babestuta dago. JavaScript aktibatuta izatea behar duzu hau ikusteko. edo nahi izanez gero, 606 175 356 edo 616 924 561 telefono zenbakira.

 

 

Iñaki Sare.

 

 

Saila: Blog
FaLang translation system by Faboba