Lurrun trenean bidaiatu, Azpeitian.

Antzinako lurrun trenak Azpeitiko erdigunean dagoen Burdinbidearen Euskal Museotik Lasaoko geltokirainoko irteerak eskaintzen ditu. Guztira, 5 kilometroko bidaia egiten du trenak paisaia ikusgarriak zeharkatuz. Udaberri eta udako asteburuetan trenaren zirkulazioak antolatzeaz gain, urteko hainbat jaiegunean ere zerbitzu bereziak egiten dira.

Irakurri gehiago

Ekain Abentura

Ekainberri, Zestoan.

Iraupena: 2 ordu. Erreplika eta erakusketa gela + tailerra.
Webgunea: www.ekainberri.com

Ekainberriko erreplika eta bertan dauden margoak ezagutu eta gozatzeaz gain,lehen gizaki hauen lekuan sentitzeko aukera izango duzue. Beraien bizimodua probatu egingo duzue.

 

PDF-A IKUSI

‘Agur, Lili’

Zestoako bailarako historiaren gune garrantzitsuenetako bat da Lili Jauregia, duela lau mendeko Gipuzkoa nolakoa zen ezagutzeko ezinbesteko bisita. 'Agur Lili' antzezlanari esker Erdi Arotik gaurdaino iritsi zaigun historia hori bizipen bihurtzen da.

Irakurri gehiago

Touring Urola

Errepide paisajistikoak eta xarma duten herrixkak.

Lurralde bat eta bertako zoko ederrenak ezagutzeko modu onenetarikoa da inongo presarik gabe autoz lasai lasai ibilbide bat egitea, gogoa ematen duen lekuan gelditu, bertako begiratoki zoragarrietako paisaiaz gozatu, eta nola ez, herrietako eskaintza gastronomikoaz eta bertako jendearen abegikortasunaz baliatzea.

Irakurri gehiago

Gure baserriak

Euskal Herriaren historia eta euskaldunon izaera ezin dira ulertu baserririk gabe. Baserriak ezinbesteko funtzioa bete izan du euskal gizartearen bilakaeran historian zehar gaur egun arte.

Gure eskualdeko hainbat baserri bisitatzeko aukera eskaini nahi dizugu, bertakoen abegikortasunaz aprobetxatu beren etxea ezagutzeko, nola lan egiten duten ikusi, zer ekoizten duten, eta nola ez, ekoizten duten produktu izarra erosteko aukera ere hor izango duzu: Idiazabal gazta.

Irakurri gehiago

Zu ere pilotari, Azkoitian.

Ez izan ikusle hutsa! Bihurtu lehiaketaren protagonista!

Ikusle hutsa izateari utzi eta benetako profesional batekin pilotari bihurtzea proposatzen dizugu; aditu batek kirolaren isilekoak eta praktikatzeko moduak erakutsiko dizkizu eta jolasen bidez. Bi orduz, esku pilotan eta palan jolastuko gara. Euskal pilotaren munduan murgildu ostean, eta esperientziaren amaiera gisa, hamaiketako tradizionala dastatzeko aukera izango da Azkoitiko Gurea Udal Pilotalekuan.

Irakurri gehiago

Sastarrain

SASTARRAIN Baserri Eskola eta Aterpea Zestoako Sastarrain bailaran kokatuta dago, Ekaingo aztarnategiaren ondoan. Egonaldiez gain, hainbat kirol, kultur eta heziketa ekimen egin daitezke bertan.

Irakurri gehiago

Enigma bizia

Ezagutu euskararen herria.

Europako kulturarik antzinakoenetakoa ezagutu nahi duzu? Eta gure kontinentean zaharrenetakoa den hizkuntzaren bitxikeria batzuk ezagutu nahi?

Irakurri gehiago

Flyscheko olagarroa

Zumaiako protagonista: bai harraldean, bai sukaldean.

Geoparkeko itsaslabar eta bidezidorretan barrena, flyscheko olagarroa harrapatzeko antzinako arrantza-teknikak eta sukaldaritza-tradizioa ezagutuko ditugu. Izan ere, olagarroa da natura-ingurune liluragarri honetako ikur nagusia. Eta, esperientzia ahaztezin honi amaiera biribila emateko, pintxo eder bat eta txakolina dastatuko ditugu.

Irakurri gehiago

Marearteko zabalgunea

Flyscheko bizitza eta koloreak ezagutzen.

Bisita harrigarri honek biologiari erreparatzen dio batez ere. Itsasbehera oso behean dagoenean bakarrik egin daiteke. Gidari espezializatu baten laguntzaz, marearteko zabalgunea ezagutuko dugu, labarren oinarrian azaleratzen den plataforma harritsua.

Irakurri gehiago

Irteera geologikoa

Geoparkeko santutegi geologiko nagusia. Dinosauroen desagerpena eta beste gertakari asko.Oinez eta itsasontziz.

Munduko gune geologiko nagusietako baten sekretuak ezagutuko ditugu irteera honetan, oinez lehendabizi, itsasontziz ondoren. Gidari espezializatu batek geologoen jardueraren berri eman eta harkaitzetan jasota gelditu diren hainbat gertakari ulertzen lagunduko digu, hala nola dinosauroen desagerpena eta aldaketa klimatikoak.

Irakurri gehiago

Zumaia-Deba itsasontziz

Itsas ibilaldia flyscharen labarretatik.

Itsasontziz Zumaian hasi eta Debaraino, non ikustaldi gidatua amaituko den. Flyscheko labarren edertasuna miretsiko dugu, 50 milioi urteko historia oparoaren gordailuak, 100 metroko altuera dituzten lur-jausi handiak, itsasarte ezkutuak eta Europako marearteko zabalgune handienetako bat. Aukera paregabea da Euskal Kostaldeko Geoparkeko udalerrietako bi lasaitasun osoz bisitatzeko.

Irakurri gehiago

Flyscha, begirada batean

Itsasontzi-ibilaldia,Lurraren liburu harrigarria uretatik ezagutzeko.

Itsasontziz joan-etorria egingo dugu, Deba-Zumaia biotopo babestuan barrena. Flyscharen labar ikusgarriak ezagutuko ditugu, 50 milioi urtetik gorako historia daukatenak; baita 100 metroko lurjausiak itsasertzean, ezkutuko kalak eta Europan dagoen marearteko zabalgune handienetako bat ere.

Irakurri gehiago
FaLang translation system by Faboba