Errezil sagarra

Urolako herriak ematen dio izena Errezil Sagarrari, Errege-sagarra bezala ere ezaguna den sagar motari. Sukaldaritzan oso aintzat hartzen den lehengaia da era askotara dastatu daitekeelako. Sagardoa egiteko sagarrik onenetakoa ere bada, sagardogileen iritziz. Zapore gazia du eta kolore berde-horixka izan ohi du, ukitu ilunekin. Zapala eta neurri ertainekoa da eta gogorra eta latz samarra du azala. Betidanik ezagutzen da sagar mota hau Euskal Herrian eta baserri askotan ekoiztu izan da.

Errezilgo Azokak antolatuta, herrian urtero ospatzen da Errezil Sagarraren Eguna. Abenduko lehenengo igandez, bertako ekoizleek parte hartzen dute azokan eta sagarrekin batera baserriko beste hainbat produktu ere aurkezten dituzte, hala nola, postreak, sagardoa eta abar.

FaLang translation system by Faboba