Sagardoa

 

Añota sagardotegia (Azpeitia).

Eskualdeko sagardo ekoizle bakarra da Añota. Sagarrondo ugariz inguratuta dago eta bertatik eskuratzen du urteroko ekoizpenerako (200.000 litro) beharrezkoa duen lehengaien %40a. Barriketan edo botiletan eskaintzen duen sagardo guztia Eusko Label izendapena du eta bertako sagarretatik dator oso-osorik.

Sagardotegia oso ezaguna da bere jatetxearengatik. 250 lagunentzako prestatutako jangela handi bat du, eta modu tradizionalean (zutik) edota eserita jan daiteke bertan.

Informazio gehiago

FaLang translation system by Faboba